Angeluko ur tratamendu lantegia

Ateraldia egunean, arratsaldean, Angelurat joan gara (leku babestu batean). Leku horretan, Uztaritzetik 2 hoditan jiten den ura tratatzen da. Lehenik, sartu gara gelatxo batean, eta jokoak egin ditugu goizean ikusi genuenaren gainean. 

Errobiko ura lantegian sartzen

 

Ondotik Uztaritzeko ur hartzeari buruzko argazkiak begiratu ditugu baita ere mundu mailan uraren egoerari buruzko diaporama bat.

Gero lantegiaren bisita egin dugu :

– Angeluko lantegiak Errobi ibaitik heldu den uretik osagai kutsakorrak baztertzen ditu, larrienetik xeheenera prozesu bikoitz baten bidez: kimikoa eta fisikoa. Horra hemen prozesu hauen aurkezpena :

Dekantazioa: tratamendu bati esker, uretan dauden partikulak metatzen dira eta ondorioz, pisuago izanez, arroaren zolara erortzen dira.

Iraztea : ura partikula ttipienak atxikitzen dituzten harea-geruza batez osaturiko aska batetik pasatzen da.

Ultra iraztea: ura mikrobioak atxikitzen dituen mintz iragazki xehe-xehea batetik pasatzen da.

 

 

Desinfekzioa: kloro eta ozonozko tratamendu baten bidez, gure osagarriarentzat kaltegarri izan litezkeen mikrobioak eta birusak baztertzen dira.

Azkenik, ponpa batzuen bidez,  ura ur-deposituetan biltzen dute gero etxeetara bidaltzeko eta erabilia izateko.

Maiana, Amaia, Yoan, Eneko, Manon eta Laida A.L. 5B

Argazkien egokitzapenak : Luma – Jokin – Maika 5B