Geografian egin duguna.

aurkeztuko dugunaren eskema

I. Ura

1-Uraren banaketa munduan

Ur geza, lur planetaren %3-a da. Lur planetan, normalki, ez da eskasiarik ura ausarki baliatzen baldin-bada. Prezipitazio guti (euria) dituzten edota oso populatuak diren estatuetan ur-eskasia bada.

II. Aberastasunaren eta pobreziaren banaketa:

Estatu aberatsetan (Ipar Amerika, Europa, Ozeania) uraren eskuragarritasuna biziki ona da: pertsonen %95ak behar duen ura badu. Estatu pobreetan (Afrikako estatuak adibidez) aldiz, populazioaren erdiak baino gehiagok eskasi handia bizitzen du.

III. Energiak:

Aberatsak diren estatuetan uraren eskuragarritasunean dirua eta energia ematen dute. Ondorioz, estatu aberatsetan uraren eskuragarritasuna ona da.

IV. Hazkunde demografikoaren ondorioak:

Munduko estatu batzuk, biziki fite garatu dira. Garapen horren ondorio anitz badira eta gehienetan ez dira biziki onak. Indian, adibidez, gosetea, kalitatezko uraren eskasia eta eritasunak izaten dira.

Teija – Adela – Amaya – Jone  5C.

Teknologian egin duguna

Teknologian ikusi dugu ur horniketa denboran zehar nola antolatua zen garai ezberdinetan. Ikusi dugu ere urak garrantzi handia zuela egunero beharrezkoa delako. Ikasi dugu ere nola ura gure etxeko txurrutaraino heldu den eta hau guzia aurkezteko, sarean den PREZI  izeneko tresna erabiltzen ikasi dugu.

Kanpoko laguntzaileak  jin direlarik esperientzia asko egin ditugu ur edangarria lortzeko (blogeko artikulu zonbeitetan ikus daitezke).

Azkenik eta beti kanpoko laguntzaileekin, Julen eta Marilou hain zuzen, ikasi dugu blog bat sortzen eta egokitzen.

5Ako ikaskideak bloga sortzen Marilouk lagundurik

5Ako ikaskideak bloga sortzen Julenek lagundurik

5Ako ikaskide batzuk buru belarri lotzen blog ekoizpenari

 

 

 

 

 

 

 

 

PREZIren bidez egindako lan batzuk :

  • ur horniketa gaur egun

https://prezi.com/view/j9A7O0g3OFHwrnBubEAs/

  • ur horniketa denboran zehar

https://prezi.com/view/k6O950UF8OBy5cJqYp6Z/

 

 

 

Nahia – Maddi – Maixa – Lorea 5C

 

 

Ura garbitu prozesu fisikoen bidez

Fisikan teknika desberdinak ikasi ditugu ura garbitzeko.

Hori guzia osatu eta hara nola pasatzen den :

  • Iraztea : ura eta lohia nahasten ditugu eta nahasketa hori sartzen dugu filtroan. Ura kafe irazkitik pasatuko da baina lohia ez eta orduan baloian ur garbia izanen da. Baina ez da segurtatua %100 edangarria dela. Filtroak zikinkeria ikusgarrienak kentzen ditu bakarrik.
  •  Dekantazioa : tratamendu honetarako euskarria, dekantazio inbutua, prezipitazio ontzia, metalezko aroa behar dira. Uretan dauden partikulak pisuarekin aroaren zolan metatzen dira.

Prozedura:

-1) 50ml ur eta 50ml olio pisa itzazu balantza batean.

– 2) ura eta olioa dekantazio inbutuan sar itzazu eta nahastea egonkortzen utz ezazu.

– 3) dekantazio inbutuko giltzaren laguntzaz errekupera ezazu azpian gelditutako likidoa.

  • Destilazioa :

Materiala: berogailua, hoztailea, prezipitazio ontzia, iturriko ura, disoluzio homogeneoa.

Prozedura : disoluzioaren muntaketa egin eta dena hitsi aurretik lortutako disoluzio homogeneoa baloiaren barruan isurtzen da.

Xalbat – Ekain – Eneko M. – Ekhi Z. – Edgar 5C