Uztaritzeko ur hartzea

Uztaritzera egin dugun bisita aurkeztuko dizuegu : toki honetan, Haitzeko ibai hozka, ura Errobi errekatik ateratzen da gero Angeluko ur tratamendu lantegian tratatua izateko.

Sartzea

1. etapa:

Hasteko, ura Errobiko errekan biltzen da. Ura edangarri izateko, ur geza baizik ez da biltzen. Beraz ez gazia ez eta gazikara (ur geza eta gaziaren nahasketa) ere. Ura edangarri bilakatzeko lehen etapa da hori eta hau lortuko da Haitzeko ibai hozkari esker.

Haitzeko ibai hozka

2. etapa:

Urean badira flotagailu batzuk ezantza eta gasolioa ez pasatzeko, ura baino arinago diren materia guziak ez pasatzeko, hondakinak pasatzen badira zailago izanen da ura garbitzea. Egun honetan halako zikinkeriarik ez zen.

Flotagailuak

3. etapa:

Metalezko sareen bidez hondakin lodiak kentzen dira eta 2,5 cm baino lodiagoak diren hondakin larri horiek gelditzen ditu.
Adibidez: egurrak, adarrak, hostoak..

Burdin sarea

4. etapa:

Alerta estazioak uraren kalitatea automatikoki neurtzen du hainbat sentsoreren  bidez.

Alerta estazioa

5. etapa:

Sarea askoz tipiagoa da : tartea 1mm-koa da. Baheketa deitzen da hori eta partikula tipienak gelditzeko erabilia da (bi tresna badira automatikoki ibiltzen direnak).

Baheketa

6. etapa:

75-m ko luzera duen urtegi ireki bat da. Geriza urmaela erabiltzen da ura biltzeko kutsadura arazoak agertzen badira : horrela, kutsatua den ura ez da banatua izanen.

Geriza urmaela

7. etapa:

Diametro desberdineko hodiak :

Bat 50 mm-koa eta bestea 70 mm-koa, ura Uztaritzetik Angelun kokatua den Errobiko lantegiraino bideratzen dute. Lantegia hemendik 7 km-tara denez, ura indar handiz igortzen da ponpa batzuei esker.

Hodiak

Eneko – Raphaël – Lintza – Mikela – Maiana – Maia 5B

 

Errobitik xurrutara

Xalbador kolegioko 5B gelako ikasleak gira, 21 ikasleko gela bat osatzen dugu, 21-en gain 9 mutiko eta 12 neska. Denak Kanboko ingurukoak (Jatsu, Hazparne, Luhuso…) gira.

Maiatzaren 24an  ateraldia egin dugu Uztaritzera Errobi bazterrean. Gurekin etorri ziren Iker euskarako irakaslea eta Jon fisikakoa. Bestalde  Elorri, Julen eta Aritz, Errobiko ibarraren sindikatuaren laguntzaileak gurekin etorri dira ere. Bisita guzia euskaraz egin dugu.  Hau ura xurgatzen duten lekua da. Beraz lehenik ikusi dugu Errobitik nola ura hartzen duten eta garbitze lehen etapak zein diren. Ondotik ur hau Angeluko ur lantegira igorria da.

  Gero Basusarrin piknikatu dugu. Parkean denak tenisean, footballean… jolastu gira.

Gero arratsaldean Angeluko ur tratamendu  lantegira joan gira, lantegi horretan Uztaritzetik igorria den ura edangarri bilakatzen dute. « charlotte » delako bat eta kasko bat ezarri dugu bisita denboran. Miguelen kaskoa ponpatze gelan  erori da eta Aritz bila joan da.

Gero ordua zen, beraz kolegiora autobusez sartu gira. Kanbora iritsi gira eta txirrina jo arte Xalbador kolegioan egon gira jostatzen. Ateraldi horretarat joan gira gure proiektuarentzat, Gaien arteko Irakaskuntza Praktikoa izeneko proiektua hain zuzen. GIP honi « Nun ura han bizia » izenburua emana izan zaio,  eta gai anitzetan uraren inguruko lanketak egin ditugu. Egunaren hastapenean euri ttanttak ukan ditugu, aldiz arratsaldean aro ederra ukan dugu.

Naia, Uhaitza, Miguel, Audrys eta Paul 5B

Argazkien egokitzapenak : Jokin, Elaia, Maika eta Luma 5B

Angeluko ur tratamendu lantegia

Ateraldia egunean, arratsaldean, Angelurat joan gara (leku babestu batean). Leku horretan, Uztaritzetik 2 hoditan jiten den ura tratatzen da. Lehenik, sartu gara gelatxo batean, eta jokoak egin ditugu goizean ikusi genuenaren gainean. 

Errobiko ura lantegian sartzen

 

Ondotik Uztaritzeko ur hartzeari buruzko argazkiak begiratu ditugu baita ere mundu mailan uraren egoerari buruzko diaporama bat.

Gero lantegiaren bisita egin dugu :

– Angeluko lantegiak Errobi ibaitik heldu den uretik osagai kutsakorrak baztertzen ditu, larrienetik xeheenera prozesu bikoitz baten bidez: kimikoa eta fisikoa. Horra hemen prozesu hauen aurkezpena :

Dekantazioa: tratamendu bati esker, uretan dauden partikulak metatzen dira eta ondorioz, pisuago izanez, arroaren zolara erortzen dira.

Iraztea : ura partikula ttipienak atxikitzen dituzten harea-geruza batez osaturiko aska batetik pasatzen da.

Ultra iraztea: ura mikrobioak atxikitzen dituen mintz iragazki xehe-xehea batetik pasatzen da.

 

 

Desinfekzioa: kloro eta ozonozko tratamendu baten bidez, gure osagarriarentzat kaltegarri izan litezkeen mikrobioak eta birusak baztertzen dira.

Azkenik, ponpa batzuen bidez,  ura ur-deposituetan biltzen dute gero etxeetara bidaltzeko eta erabilia izateko.

Maiana, Amaia, Yoan, Eneko, Manon eta Laida A.L. 5B

Argazkien egokitzapenak : Luma – Jokin – Maika 5B