5A gelaren aurkezpena

Kanboko Xalbador kolegioko 5A gelako ikasleak gara. Gela horretan, 22 ikasle gara, 11 neska eta 11 mutiko. Denak Kanbo herriko inguruko herri edota hirietatik heldu gara. Zehazteko : 4 ikasle Kanbotik, 3 Uztaritzetik, 2 Luhusotik, 2 Itsasutik, Baionatik 1, Larresorotik 1 baita ere Bastidatik 1… 

Beraz ohartzen gara ez garela denak Errobi arroan bizi.

Duela bizpahiru hilabete Julen eta Elorriren ezagutza egin dugu. Lehen saioan Julenekin Errobi maketaren froga egin dugu eta Elorrirekin uraren aktore ezberdinak landu genituen. Ondoko saioan, Uztaritzeko eta Angeluko ur hartzeak bisitatu ditugu. Azken saioan, kolegioan, ura berreskuratzeko esperientzia ezberdinak egin ditugu.

Maialen – Joana H. 5A

argazkien egokitzapenak : Xan – Idoia

ur garbia berreskuratzeko esperimentua

Uraren aktoreak

Maketaren froga

Ur izoztutik ur likidora

esperimentuaren eskema

Gure helburua zen ur izoztutik ur likidoa lortzea. Hainbat manera entseatu ditugu : eskuekin, kandelekin… Bi aterabide horiek ibiltzen ziren baina denbora sobera hartzen zuten. Gero kutxa batean isuri dugu ur beroa eta horretan botila ezarri dugu, berotasuna kutxan atxikitzeko plastiko fin batez estali dugu. Denborarekin ura urtu da eta gure helburua lortu dugu.

izotza kandelen bidez urtzen

Imanol A. – Antton – Inez – Joana A. 5A

Ura lurpetik atera

Gure lanaren helburua lur azpiko ura (mapa freatikoko ura) xurgatzea zen.

Materiala :

  • sable kutxa bat (lurra egiteko)
  • ur botila bat, urez betea (lurpeko ur geruza egiteko)
  • plastikozko hodi bat (xurgatzeko hodia egiteko)
  • aizturrak (zulatzeko makina egiteko)

ura xurgatzen ari

lurpeko ura isurtzen ari

Hasteko sablean zilo bat egin dugu ur botila (lurpeko ur geruza) atzemateko, gero aizturrekin ur botila zilatu dugu. Ondotik, plastikozko hodia ur botila betean sartu dugu eta beste aldean botila huts bat ezarri dugu. Ahoarekin xurgatu dugu ura. Presioa egin du eta ura botila hutsera joan da.

Louve – Ibai – Imanol 5A

Errekako ura garbitu

Hastapeneko ura errekakoa zen, erran nahi baitu lohia, egur puskak, adarrak, orbela, harriak edota hondarra bazuela, beraz ur lohitsua zen. Ura berreskuratzeko esperientziak egin ditugu : botila tiki batean iragaz papera ezarri dugu. Ur zikina isuri eta, hondakin puskak irazkian gelditu dira.

Hastapeneko errekako ur zikina:

errekako ur zikina

 

ur zikina irazten ari

Bitan moztutako botila batean ura eman dugu. Ber esperientzia egin dugu eta ura garbiagoa zen. Gero harri tiki batzuk eman ditugu hondarra ez erortzeko. Momentu batean ura ez zen hobetzen, hots ez zen garbitzen. Ateraldian, Angeluko ur tratamendu lantegian, ur garbia lortzeko produktu kimiko bat erabili genuen mikrobioak koagulatzeko.

Angeluko lantegian egindako esperimentua

Gure esperientziara berriz itzultzeko, munduko beste estatu batzuetan ber egoera ikusiko da, hots, ura erreketatik hartu beharko da (ur lohitsua), Suitzaren estatuan bezala adibidez.

Iker – Saioa – Ekaitz 5A

Ur gazitik ur gezara

Gure helburua ur gazitik ur geza lortzea zen, hartarako ontzi bat, baso bat hartu dugu, irakinontzi bat, ur gazia, harriak eta plastikozko filma:

– basoa ontziaren erdian ezarri eta harri batzuk barnean ezarri;

– ura irakinontzian eman eta berotu behar da. Ura ontzian isuri behar da basoaren barnean ura ez ezarriz;

Ur beroa ontzian isurtzen

-ontzia plastikozko filmaz estali;

-plastikozko filmaren erdian harri handi bat ezarri.

harria ezartzen

Ura lurrunduko da, plastikozko filmaren kontra emanez, kondentsatuz. Harriak sortzen duen kurbarekin ur ttanttak basoaren barnean isuriko dira. Basoan den ura geza da, baina harriengatik uraren barnean zikinkeriak dira orduan irazi behar dugu:

-iragazpaper bat beste baso baten gainean ezarri eta ur geza barnean isuri.

Ur garbia lortua dugu.

Esperiantzaren eskema

Otsana – Eneko F. 5A