5A gelaren aurkezpena

Kanboko Xalbador kolegioko 5A gelako ikasleak gara. Gela horretan, 22 ikasle gara, 11 neska eta 11 mutiko. Denak Kanbo herriko inguruko herri edota hirietatik heldu gara. Zehazteko : 4 ikasle Kanbotik, 3 Uztaritzetik, 2 Luhusotik, 2 Itsasutik, Baionatik 1, Larresorotik 1 baita ere Bastidatik 1… 

Beraz ohartzen gara ez garela denak Errobi arroan bizi.

Duela bizpahiru hilabete Julen eta Elorriren ezagutza egin dugu. Lehen saioan Julenekin Errobi maketaren froga egin dugu eta Elorrirekin uraren aktore ezberdinak landu genituen. Ondoko saioan, Uztaritzeko eta Angeluko ur hartzeak bisitatu ditugu. Azken saioan, kolegioan, ura berreskuratzeko esperientzia ezberdinak egin ditugu.

Maialen – Joana H. 5A

argazkien egokitzapenak : Xan – Idoia

ur garbia berreskuratzeko esperimentua

Uraren aktoreak

Maketaren froga

Ur izoztutik ur likidora

esperimentuaren eskema

Gure helburua zen ur izoztutik ur likidoa lortzea. Hainbat manera entseatu ditugu : eskuekin, kandelekin… Bi aterabide horiek ibiltzen ziren baina denbora sobera hartzen zuten. Gero kutxa batean isuri dugu ur beroa eta horretan botila ezarri dugu, berotasuna kutxan atxikitzeko plastiko fin batez estali dugu. Denborarekin ura urtu da eta gure helburua lortu dugu.

izotza kandelen bidez urtzen

Imanol A. – Antton – Inez – Joana A. 5A

Ura lurpetik atera

Gure lanaren helburua lur azpiko ura (mapa freatikoko ura) xurgatzea zen.

Materiala :

  • sable kutxa bat (lurra egiteko)
  • ur botila bat, urez betea (lurpeko ur geruza egiteko)
  • plastikozko hodi bat (xurgatzeko hodia egiteko)
  • aizturrak (zulatzeko makina egiteko)

ura xurgatzen ari

lurpeko ura isurtzen ari

Hasteko sablean zilo bat egin dugu ur botila (lurpeko ur geruza) atzemateko, gero aizturrekin ur botila zilatu dugu. Ondotik, plastikozko hodia ur botila betean sartu dugu eta beste aldean botila huts bat ezarri dugu. Ahoarekin xurgatu dugu ura. Presioa egin du eta ura botila hutsera joan da.

Louve – Ibai – Imanol 5A

Errekako ura garbitu

Hastapeneko ura errekakoa zen, erran nahi baitu lohia, egur puskak, adarrak, orbela, harriak edota hondarra bazuela, beraz ur lohitsua zen. Ura berreskuratzeko esperientziak egin ditugu : botila tiki batean iragaz papera ezarri dugu. Ur zikina isuri eta, hondakin puskak irazkian gelditu dira.

Hastapeneko errekako ur zikina:

errekako ur zikina

 

ur zikina irazten ari

Bitan moztutako botila batean ura eman dugu. Ber esperientzia egin dugu eta ura garbiagoa zen. Gero harri tiki batzuk eman ditugu hondarra ez erortzeko. Momentu batean ura ez zen hobetzen, hots ez zen garbitzen. Ateraldian, Angeluko ur tratamendu lantegian, ur garbia lortzeko produktu kimiko bat erabili genuen mikrobioak koagulatzeko.

Angeluko lantegian egindako esperimentua

Gure esperientziara berriz itzultzeko, munduko beste estatu batzuetan ber egoera ikusiko da, hots, ura erreketatik hartu beharko da (ur lohitsua), Suitzaren estatuan bezala adibidez.

Iker – Saioa – Ekaitz 5A

Ur gazitik ur gezara

Gure helburua ur gazitik ur geza lortzea zen, hartarako ontzi bat, baso bat hartu dugu, irakinontzi bat, ur gazia, harriak eta plastikozko filma:

– basoa ontziaren erdian ezarri eta harri batzuk barnean ezarri;

– ura irakinontzian eman eta berotu behar da. Ura ontzian isuri behar da basoaren barnean ura ez ezarriz;

Ur beroa ontzian isurtzen

-ontzia plastikozko filmaz estali;

-plastikozko filmaren erdian harri handi bat ezarri.

harria ezartzen

Ura lurrunduko da, plastikozko filmaren kontra emanez, kondentsatuz. Harriak sortzen duen kurbarekin ur ttanttak basoaren barnean isuriko dira. Basoan den ura geza da, baina harriengatik uraren barnean zikinkeriak dira orduan irazi behar dugu:

-iragazpaper bat beste baso baten gainean ezarri eta ur geza barnean isuri.

Ur garbia lortua dugu.

Esperiantzaren eskema

Otsana – Eneko F. 5A

Uztaritzeko ur hartzea

Uztaritzera egin dugun bisita aurkeztuko dizuegu : toki honetan, Haitzeko ibai hozka, ura Errobi errekatik ateratzen da gero Angeluko ur tratamendu lantegian tratatua izateko.

Sartzea

1. etapa:

Hasteko, ura Errobiko errekan biltzen da. Ura edangarri izateko, ur geza baizik ez da biltzen. Beraz ez gazia ez eta gazikara (ur geza eta gaziaren nahasketa) ere. Ura edangarri bilakatzeko lehen etapa da hori eta hau lortuko da Haitzeko ibai hozkari esker.

Haitzeko ibai hozka

2. etapa:

Urean badira flotagailu batzuk ezantza eta gasolioa ez pasatzeko, ura baino arinago diren materia guziak ez pasatzeko, hondakinak pasatzen badira zailago izanen da ura garbitzea. Egun honetan halako zikinkeriarik ez zen.

Flotagailuak

3. etapa:

Metalezko sareen bidez hondakin lodiak kentzen dira eta 2,5 cm baino lodiagoak diren hondakin larri horiek gelditzen ditu.
Adibidez: egurrak, adarrak, hostoak..

Burdin sarea

4. etapa:

Alerta estazioak uraren kalitatea automatikoki neurtzen du hainbat sentsoreren  bidez.

Alerta estazioa

5. etapa:

Sarea askoz tipiagoa da : tartea 1mm-koa da. Baheketa deitzen da hori eta partikula tipienak gelditzeko erabilia da (bi tresna badira automatikoki ibiltzen direnak).

Baheketa

6. etapa:

75-m ko luzera duen urtegi ireki bat da. Geriza urmaela erabiltzen da ura biltzeko kutsadura arazoak agertzen badira : horrela, kutsatua den ura ez da banatua izanen.

Geriza urmaela

7. etapa:

Diametro desberdineko hodiak :

Bat 50 mm-koa eta bestea 70 mm-koa, ura Uztaritzetik Angelun kokatua den Errobiko lantegiraino bideratzen dute. Lantegia hemendik 7 km-tara denez, ura indar handiz igortzen da ponpa batzuei esker.

Hodiak

Eneko – Raphaël – Lintza – Mikela – Maiana – Maia 5B

 

Errobitik xurrutara

Xalbador kolegioko 5B gelako ikasleak gira, 21 ikasleko gela bat osatzen dugu, 21-en gain 9 mutiko eta 12 neska. Denak Kanboko ingurukoak (Jatsu, Hazparne, Luhuso…) gira.

Maiatzaren 24an  ateraldia egin dugu Uztaritzera Errobi bazterrean. Gurekin etorri ziren Iker euskarako irakaslea eta Jon fisikakoa. Bestalde  Elorri, Julen eta Aritz, Errobiko ibarraren sindikatuaren laguntzaileak gurekin etorri dira ere. Bisita guzia euskaraz egin dugu.  Hau ura xurgatzen duten lekua da. Beraz lehenik ikusi dugu Errobitik nola ura hartzen duten eta garbitze lehen etapak zein diren. Ondotik ur hau Angeluko ur lantegira igorria da.

  Gero Basusarrin piknikatu dugu. Parkean denak tenisean, footballean… jolastu gira.

Gero arratsaldean Angeluko ur tratamendu  lantegira joan gira, lantegi horretan Uztaritzetik igorria den ura edangarri bilakatzen dute. « charlotte » delako bat eta kasko bat ezarri dugu bisita denboran. Miguelen kaskoa ponpatze gelan  erori da eta Aritz bila joan da.

Gero ordua zen, beraz kolegiora autobusez sartu gira. Kanbora iritsi gira eta txirrina jo arte Xalbador kolegioan egon gira jostatzen. Ateraldi horretarat joan gira gure proiektuarentzat, Gaien arteko Irakaskuntza Praktikoa izeneko proiektua hain zuzen. GIP honi « Nun ura han bizia » izenburua emana izan zaio,  eta gai anitzetan uraren inguruko lanketak egin ditugu. Egunaren hastapenean euri ttanttak ukan ditugu, aldiz arratsaldean aro ederra ukan dugu.

Naia, Uhaitza, Miguel, Audrys eta Paul 5B

Argazkien egokitzapenak : Jokin, Elaia, Maika eta Luma 5B

Angeluko ur tratamendu lantegia

Ateraldia egunean, arratsaldean, Angelurat joan gara (leku babestu batean). Leku horretan, Uztaritzetik 2 hoditan jiten den ura tratatzen da. Lehenik, sartu gara gelatxo batean, eta jokoak egin ditugu goizean ikusi genuenaren gainean. 

Errobiko ura lantegian sartzen

 

Ondotik Uztaritzeko ur hartzeari buruzko argazkiak begiratu ditugu baita ere mundu mailan uraren egoerari buruzko diaporama bat.

Gero lantegiaren bisita egin dugu :

– Angeluko lantegiak Errobi ibaitik heldu den uretik osagai kutsakorrak baztertzen ditu, larrienetik xeheenera prozesu bikoitz baten bidez: kimikoa eta fisikoa. Horra hemen prozesu hauen aurkezpena :

Dekantazioa: tratamendu bati esker, uretan dauden partikulak metatzen dira eta ondorioz, pisuago izanez, arroaren zolara erortzen dira.

Iraztea : ura partikula ttipienak atxikitzen dituzten harea-geruza batez osaturiko aska batetik pasatzen da.

Ultra iraztea: ura mikrobioak atxikitzen dituen mintz iragazki xehe-xehea batetik pasatzen da.

 

 

Desinfekzioa: kloro eta ozonozko tratamendu baten bidez, gure osagarriarentzat kaltegarri izan litezkeen mikrobioak eta birusak baztertzen dira.

Azkenik, ponpa batzuen bidez,  ura ur-deposituetan biltzen dute gero etxeetara bidaltzeko eta erabilia izateko.

Maiana, Amaia, Yoan, Eneko, Manon eta Laida A.L. 5B

Argazkien egokitzapenak : Luma – Jokin – Maika 5B

5C gelaren aurkezpena

5C-ko ikasle gehienek 13 urte dituzte eta Kanbo eta Hazparne ingurutik (Lekorne, Makea, Aiherra eta Itsasu besteak beste) etortzen dira. 5C-n 22 ikasle dira. Urtean zehar ateraldi asko egin ditugu adibidez Anoetakoa, Tolosakoa… Eta bistan dena, « Nun ura han bizia » izenburuko GIP proiektuari buruz egin duguna Uztaritzera eta Angelura.

talde osoa

Imanol – Ekhi – Eneko 5c

Biologian egin duguna

Uraren zikloan ikasi dugu uraren garrantzia klimaren eta estatuaren kokapenaren araberakoa dela. Badakigu estatu batzuetan ur eskas handia dela tenperatura azkarrengatik, baita ere  batzuetan prezipitazio gehiegi badela.

Klimograma: diagrama bat da. Klimogramak erakusten ditu toki baten tenperaturak eta prezipitazioak hilabeteka. Beraz xerkatu dugu estatu ezberdinetan klima hotza edo beroa ote zen baita ere prezipitazioak zein diren.

Adibidez: Etiopia ingurunea beroa da, urte honetan tenperaturak 15°C gainditzen du. Urteka prezipitazioak 1143 mm-koak dira, baina ez dira erregularrak. Beraz tenperatura tropikoa da.

June – Milia – Oihan, -Laida 5C